Antton Telleria

komedia bi t-rekin

Antton

komedia bi t-rekin

Telleria

ninini tour 2024

Abenduak 13 → Leitza (Atekabeltz gaztetxea)

Abenduak 14 → Gernika (Astra)

Abenduak 15 → Azpeitia (Soreasu)

Abenduak 20 → Lezo (Txerrimuño)

Urtarrilak 12 → Erandio (Merkatu Zaharra)

Urtarrilak 18 → Amurrio (Amurrioko Antzokia)

Urtarrilak 24 → Zarautz (Modelo Antzokia)

Urtarrilak 26 → Lesaka (Harriondoa Kultur etxea)

Otsailak 7 → Tolosa (Leidor)

Pasatakoak

2024
Azaroak 30 → Madril (Sala Clamores)
Azaroak 23 → Bartzelona (Club P62)
Urriak 26 → Iruñea (Escuela de Teatro)
Urriak 18 → Urruña (Itsasmendi)
Urriak 17 → Bilbo (Campos Eliseos)
Urriak 4–5 → Donostia (Lugaritz)
Irailak 27 → Gasteiz (Jimmy Jazz)

ikuskizunak

ninini

NININI Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutak-en arrakastaren ostean eszenatokietara bueltan da, argi utzi nahi duen arren ikuskizun honek ez duela zerikusirik aurrekoarekin. Ikuskizun hau desberdina da. Konkretuki, okerragoa.

NININI egolatriari eginiko oda bat da, Anttonek bere buruaz hitz egingo baitu etengabe, baina baita zintzotasun ariketa bat ere: Ikuskizun honetan Antton biluztu egingo da. Metaforikoki eta metaforikoki soilik, denon hobebeharrez. Hitz egingo digu bere buruarekin duen harremanaz, bere izenaz, bere bikotekideaz, komikoa izateaz eta bertsolaria ez izateaz. 

Egin barre berarekin edo egin barre berari. Nahi duzuna. Baina etorri ikustera.

nekatutak

NEKATUTAK izeneko ikuskizunean, Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saituko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: Psikologoak, ETA, Ertzaintza…eta, nola ez, polemikoenak: Irakasleak.

Komiko baten biografian elementu ezinbestekoa da jendaurrean egindako lehenbiziko txistearen oroitzapena. Nik ere gogoan dut nirea.

9 hilabete nituen. Gurasoen etxean nengoen lasai-lasai. Euren lagun batzuk etorri ziren bixitan. Lagunetako batek muturra sartu zuen karroan ni gertuagotik ikusi ahal izateko. Gerturatu bezala, galdera erretoriko bat bota zuen airera:

-Norenak dira begi polit hoiek?

Nik, artean galdera erretorikoen mekanika ulertu gabe, erantzun egin nion:

-Aghggdffd.

Barrez lehertu ziren denak.

Orduan jakin nuen, zutik jartzen ikasi bezala, stand up comedya egin nahi nuela.

Eta hementxe ari naiz, emanaldi batetik bestera, ideia askoren atzetik…noizbait nire lehenbiziko txiste hura hobetzeko esperantzan.